XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Munduko edozein xokotako jendeak, berez eta izatez, koloreak bereizteko algo berbera duela frogaturik du zientziak.

Hala berean, hizkuntzaz denaz bezanbatean, ongi ezaguna da ez dutela munduko herri guztiek kolore espektroa sailkapen berdinetan zatitu, eta ondorenez, ez dituztela kolore izen sinominoak sortu.

Esan nahi da, nahiz gizonaren begiak gauzak berdin ikusi, ez dituela haren gogoak modu berean hitzetaratu.

Beste modu batera esanez, kolorearen eremu semantikoa era desberdinetara mugatu izandu duela hizkuntza eta kultura bakoitzak.

Joseph Addison poeta ingelesak XVII. mendean esaten zuen bezala: kolorea berez mintzo baita hizkuntza guzietan; hitza ordea, kolore izena, herri bakoitzak bere gisara darabil.

Hortakoz, kolorea unibertsala da berez eta izatez.

Kolore izenak edo koloreari buruzko literatura ordea, tokian tokikoa, herrian herrikoa.

Halere, lan honetan ez beza bila inork euskaldunona bakarra izanen den bereixtasun huts garbirik; esate baterako, euskaldunek eta zeltarrek egina zuten kolore ordenamendua oso antzekoa baitzen.

Dena den, auzo herrietako kultura zaharretan zenbait kolore gure antzera sailkatu eta izendatu izanak, ez dio zertan balioa kendurik orrialde hauetan ikusiko ditugun euskal usario zaharreko zenbait bereixtasuni.

Grekoek beren zazpi koloreak naturalak zirela pentsatzen zuten, grekerazko zazpi bokalak bezala, musikako zazpi notak bezala, astrologiako zazpi etxeak bezala.

Eta mendebale osoan aspaldiskotik sartua eta errotuxea dugu grekoengandik etorritako zazpi koloreen sailkapen hori.

Horrexegatik esan ohi dugu, gaurregun, kolore nagusiak zazpi direla.

Lan honetan ordea, ez da inondik inola ere segitzen zazpi kolore horien mailkatze ordenaturik.

Hemen, deusik bada eta, zazpi kolore nagusitako sailkapen klasiko horretara egokitzen ez diren euskal usarioko bereixtasunak, xehetasunak, (...).